Joan edukira

Idazkeraren tonua

egilea: Begoña Ayerdi, 

Idazleak irakurlearekiko adierazten duen jarrera da tonua, eta, ondorioz, bien arteko harreman mota ezartzen du. Testuinguru komunikatiboaren arabera, egokia edo desegokia izan daiteke.

Idazki bat ahalik eta gehien optimizatzeko, tonua egokitu beharko dugu. Horretarako, hiru elementu hauek hartuko ditugu kontuan: hartzaileen profila, landutako gaia eta edukia transmititzeko erabilitako formatu edo dokumentu mota.

 

Komunikazio digitalaren hedatzeak aldaketa ekarri du Administrazioak herritarrekin erabiltzen duen tonuan. Tonu objektibo eta errespetuzkoa da oraindik ere egokiena, baina formaltasun maila ezberdinak topa ditzakegu komunikatzeko formatuaren arabera; esaterako, jakinarazpenetan tonu formalagoa erabiltzen dugu webguneetan baino.

Tonuak transmititu nahi dugun mezuaren balioa indartu dezake; beraz, zaindu beharreko elementua da idazkeran.

 
 

Euskadi, auzolana