Joan edukira

Funtzionarioen kidegoak

Funtzionarioen kidegoak plaza-multzoak dira, eginkizunetan homogeneitate-maila handia dutenak, eta, horregatik, guztientzako titulazio-baldintza jakin batzuk betetzen dituztenak.

Hautaketa-prozesua gaindituta, funtzionarioen kidegoren batera sartzeko aukera dago.

Ondoren, hautagai bakoitzaren puntuazioa eta lehentasunak uztartuz, lanpostu jakin batean hastea da hurrengo urratsa, beti ere, hautatutako lanpostuaren baldintzak betetzen direla egiaztatuta.

Funtzionarioen kidegoak, sartzeko titulazio-mailaren arabera, honela sailkatzen dira:

  • A taldea: talde hau osatzen duten kidegoetara sartzeko, ezinbestekoa da doktore, lizentziatu, ingeniari, arkitekto edo titulazio baliokidea izatea.
  • B taldea: talde hau osatzen duten kidegoetara sartzeko, ezinbestekoa da ingeniari tekniko, unibertsitate-diplomaduna, arkitekto teknikoa edo titulazio baliokidea izatea. Edozein lizentziaturatako hiru maila oso-osorik gainditurik izateak ere aukera ematen du talde honetako kidegoetara sartzeko.
  • C taldea: talde hau osatzen duten kidegoetara sartzeko, ezinbestekoa da batxilergoa, bigarren mailako lanbide-heziketa, lanbide-heziketako goi-mailako teknikaria edo titulazio baliokidea izatea.
  • D taldea: talde hau osatzen duten kidegoetara sartzeko, ezinbestekoa da eskola-graduatua, lehenengo mailako lanbide-heziketa, lanbide-heziketako titulatu teknikoa edo titulazio baliokidea izatea.
  • E taldea: talde hau osatzen duten kidegoetara sartzeko, ezinbestekoa da eskola-ziurtagiria.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana