Joan edukira

IVAPek egiten dituen jardueren berriak bidaltzea

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua (Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa), eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa (datuak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa) betez, jakinarazten dugu datu pertsonalak tratamendu-jarduera honen barruan sartuko direla: “IVAPek egiten dituen jardueren berriak bidaltzea”.

Tratamenduaren arduraduna: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza.

Tratamenduaren helburua eta aurreikusitako erabilerak: IVAPek egiten dituen jarduerei buruzko mezu elektronikoak bidaltzea, aurrez hala eskatu bada.

Legitimazioa:Interesdunaren adostasuna.

Informazioaren hartzaileak: Ez da aurreikusten datuen lagapenik, lege-betebeharrik izan ezean.

Eskubideak: Datuetarako irispidea, datuok zuzentzea eta ezabatzea, eta beste eskubide batzuk –informazio gehigarrian azaltzen dira. 

 

Tratamenduaren arduraduna:

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza.

          Posta helbidea: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

          Telefono zk.: 945017600

          Helbide elektronikoa: ivap@ivap.eus

Datuak babesteko delegatua:

          Posta helbidea: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

          Helbide elektronikoa: dpd-dbo@euskadi.eus 

Tratamenduaren helburua:

  • IVAPek egiten dituen jarduerei buruzko mezu elektronikoak bidaltzea, aurrez hala eskatu bada.
  • Helburu historikoak, estatistikoak eta zientifikoak.

Kontserbazio-epea: Emandako datu pertsonalak jaso zireneko helburua betetzeko eta izan litzaketen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da.

Datuak tratatzeko legitimazioa: Interesdunaren adostasuna.

Informazioaren hartzaileak:

  • Ez da aurreikusten datuen lagapenik, lege-betebeharrik izan ezean.

 Balia daitezkeen eskubideak:

  • Datuetarako irizpidea
  • Datuak zuzentzea
  • Datuak ezabatzea
  • Datuak ematea
  • Tratamendua mugatzea
  • Tratamenduari aurka egitea
  • Emandako adostasuna errebokatzea.

Eskubide horiek Tratamenduaren arduradunaren edo Datuen Babeserako delegatuaren aurrean balia daitezke. 

Gainera, Kontrol-agintaritza eskudunari erreklamazio bat aurkez dakioke: Datuak Babesteko Euskal Bulegoa, http://www.avpd.euskadi.eus

Euskadi, auzolana