Joan edukira

EAEko Administrazio Publikoetako langileen euskalduntzea

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua (Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa), eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa (datuak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa) betez, jakinarazten dugu datu pertsonalak tratamendu-jarduera honen barruan sartuko direla: “EAEko Administrazio Publikoetako langileen euskalduntzea”.

Tratamenduaren arduraduna: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza.

Tratamenduaren helburua eta aurreikusitako erabilerak: EAEko administrazio publikoetako langileen hizkuntza-gaikuntzarako ikastaroak kudeatzea eta ebaluatzea, eta hala badagokio, programatzea eta bertaratzea kontrolatzea. Hizkuntza-gaikuntzarako esleitutako ordu-kreditua kudeatzea. Eusko Jaurlaritzako langileentzako banakako planak kudeatzea. Langileen liberazio-aldian kontratatutako ordezkapenen diru-laguntzak ordaintzea.

Legitimazioa:Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko (16/1983 Legea, uztailaren 27koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Araubide Juridikoari buruzkoa eta 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa).

Informazioaren hartzaileak: Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Hizkuntza Politikaren Sailburuordetza. HABE. EAEko Administrazio Publikoetako langileen arloan eskumena duten erakundeak.

Eskubideak: Datuetarako irispidea, datuok zuzentzea eta ezabatzea, eta beste eskubide batzuk –informazio gehigarrian azaltzen dira. 

 

Tratamenduaren arduraduna:

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza.

          Posta helbidea: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

          Telefono zk.: 945017600

          Helbide elektronikoa: ivap@ivap.eus

Datuak babesteko delegatua:

          Posta helbidea: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

          Helbide elektronikoa: dpd-dbo@euskadi.eus 

Tratamenduaren helburua:

  • EAEko administrazio publikoetako langileen hizkuntza-gaikuntzarako ikastaroak kudeatzea eta ebaluatzea, eta hala badagokio, programatzea eta bertaratzea kontrolatzea.
  • Hizkuntza-gaikuntzarako esleitutako ordu-kreditua kudeatzea.
  • Eusko Jaurlaritzako langileentzako banakako planak kudeatzea.
  • Langileen liberazio-aldian kontratatutako ordezkapenen diru-laguntzak ordaintzea.
  • Helburu historikoak, estatistikoak edo zientifikoak.

Kontserbazio-epea: Emandako datu pertsonalak jaso zireneko helburua betetzeko eta izan litzaketen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da.

Datuak tratatzeko legitimazioa: Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko (16/1983 Legea, uztailaren 27koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Araubide Juridikoari buruzkoa eta 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa).

Informazioaren hartzaileak:

  • Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hizkuntza Politikaren Sailburuordetza, EAEko administrazio publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko pla­nen betetze-maila ebaluatzeko txostenak egiteko xedez.
  • HABE.
  • EAEko administrazio publikoetako langileen arloan eskumena duten erakundeak, haien mendeko diren langileei dagokienez bakarrik, eta egindako ikastaroen bertara­tzeari eta ebaluazioari buruzko datuak emateko soilik.
  • Ez dira aurreikusten beste datuen lagapen batzuk, lege-betebeharrik izan ezean.

 Balia daitezkeen eskubideak:

  • Datuetarako irizpidea
  • Datuak zuzentzea
  • Datuak ezabatzea
  • Datuak ematea
  • Tratamendua mugatzea
  • Tratamenduari aurka egitea
  • Emandako adostasuna errebokatzea.

Eskubide horiek Tratamenduaren arduradunaren edo Datuen Babeserako delegatuaren aurrean balia daitezke. 

Gainera, Kontrol-agintaritza eskudunari erreklamazio bat aurkez dakioke: Datuak Babesteko Euskal Bulegoa, http://www.avpd.euskadi.eus

Euskadi, auzolana