Joan edukira

Hautaketa prozesuen kudeaketa

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra), eta datuen babesaren alorrean indarrean dauden gainerako arauak bete daitezen, jakinarazten da “Hautaketa prozesuen kudeaketa” izeneko tratamendu-jarduerarako erabiliko direla datu pertsonalak.

  • Tratamenduaren arduraduna: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza.
  • Tratamenduaren helburua eta aurreikusitako erabilerak: Langileak hautatzeko prozesuen kudeaketa eta jarraipena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak behar dituen aldi baterako zerbitzuen eskariei edo tokiko erakundeetan dauden eta gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioen beharrizanei erantzuteko, baita eskatzaileari horien garapenaren berri emateko ere; hain zuzen ere, parte hartzeko eskabideak kudeatzea, probak ezinduentzat egokitzeko eskaerak kudeatzea, onartuen eta baztertuen zerrendak, proben kalifikazioak eta merezimenduen balorazioak argitaratzea, hautaketa-prozesuekin lotutako erreklamazio eta errekurtsoak kudeatzea, eskatzaileek prozesuan ekarritako dokumentazioa kudeatzea, probetako asistentzia kontrolatzea, ziurtagiriak luzatzea, prozesuen datu historikoak kontsultatzea, azterketak eta estatistikak egitea.
  • Legitimazioa: Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
  • Informazio-hartzaileak:
    • Datuak Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoko Zuzendaritzari lagatzea aurreikusten da, kasuan kasuko lan-poltsak kudeatzeko xede
    • Gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioei buruzko lan-poltsen kasuan, dagokion lan-poltsa betetzeko deia jaso duen pertsonaren datuak baino ez zaizkio lagako interesdun administrazioari.
    • Aurreikusten da, halaber, datuak Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio batzuei lagatzea, beren lan-poltsarik ez badute. Kasu honetan interesdunek adostasuna agertu beharko dute berariaz datuak laga daitezen.
  • Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, eta prozedura honetan datuen babesari buruzko informazio gehigarrian zehaztutako gainerako eskubideak.

Tratamenduaren arduraduna:

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza.

Posta helbidea: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Telefono zk.: 945017600

Helbide elektronikoa: ivap@ivap.eus

Datuak babesteko delegatua:

Posta helbidea: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Helbide elektronikoa: dpd-dbo@euskadi.eus

Tratamenduaren helburua: 

  • Langileak hautatzeko prozesuen kudeaketa eta jarraipena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak behar dituen aldi baterako zerbitzuen eskariei edo tokiko erakundeetan dauden eta gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioen beharrizanei erantzuteko.
  • Hautaketa prozesuen garapenaren berri ematea parte hartzen dutenei.
  • Parte hartzeko eskabideak kudeatzea, ezinduek probak egiteko eskatutako egokitzapenak barne.
  • Onartuen eta baztertuen zerrendak, proben kalifikazioak eta merezimenduen balorazioak argitaratzea. Argitalpena prozesu bakoitzean parte hartzen dutenentzat bakarrik egongo da ikusgai.
  • Hautaketa-prozesuekin lotutako erreklamazio eta errekurtsoak kudeatzea.
  • Eskatzaileek prozesuan ekarritako dokumentazioa kudeatzea.
  • Probetako asistentzia kontrolatzea.
  • Ziurtagiriak luzatzea.
  • Prozesuen datu historikoak kontsultatzea.
  • Azterketak eta estatistikak egitea.

Kontserbazio-epea: Datu pertsonalak gordeko ditugu bildu zirenean zeuden helburuetarako beharrezko diren bitartean, edo tratamenduaren helburuetatik erator daitezkeen balizko erantzunak argitzeko beharrezko ditugun bitartean. Horrez gain, araudian artxibo eta dokumentazioari buruz dauden epean gorde beharko ditugu.

Datuak tratatzeko legitimazioa: Interesdunak emandako adostasuna. Adostasun horri edozein unetan uko egin dakioke, baina horrek ez du inongo eraginik adostasuna kendu aurreko tratamenduaren zilegitasunean.

Lege aplikagarria:

  • 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena
  • 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoarena
  • 16/1983 Legea, uztailaren 27koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeaz

Informazio-hartzaileak:

  • Funtzio Publikoko Zuzendaritza, kasuan kasuko lan-poltsak kudeatzeko xedez, gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioen lan-poltsetan izan ezik.
  • Gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioen buruzko lan-poltsetan, soil-soilik kasuan kasuko lan-poltsa betetzeko deia jaso duen pertsonaren datuak lagako zaizkio erakunde eskatzaileari.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio batzuei, beren lan-poltsarik ez badute. Kasu honetan, datuak helburu horretarako lagatzeko baimena eman duten pertsonen datuak besterik ez dira lagako.

Eskubideak: Zure datuei dagokienez, eskubide hauek dituzu:

  • Datuak atzitzea.
  • Datuak zuzentzea.
  • Datuak ezabatzea.
  • Datuen eramangarritasuna.
  • Datuen tratamendua mugatzea.
  • Tratamenduaren aurka egitea.
  • Emandako adostasunari uko egitea.

Eskubide hauek, Tratamenduaren Arduradunaren aurrean zein Datuak Babesteko Ordezkariaren aurrean egikaritu daitezke.

Gainera, kontroleko agintaritzaren aurrean jar daiteke erreklamazioa: Datuak Babesteko Euskal Bulegoa http://www.avpd.euskadi.eus

 

Euskadi, auzolana