Joan edukira

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatutako prestakuntza eta hobekuntzako ikastaroak

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua (Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa) eta datuak babesteari buruz indarrean dagoen gainerako legeria betez, jakinarazten dugu datu pertsonalak tratamendu-jarduera honen barruan sartuko direla : Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatutako edo homologatutako prestakuntza eta hobekuntzako ikastaroak. 

Tratamenduaren arduraduna: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza.

Tratamenduaren helburua eta aurreikusitako erabilerak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioetako langileak prestatu eta hobetzeko antolatzen diren ikastaroen jarraipena eta kudeaketa (toki-administrazioa, foru-administrazioa eta administrazio autonomikoa); IVAPek prestakuntza-ekintzak homologatzeko eskabideak kudeatzea; ikastaroen eskabideak kudeatzea (ikasle-kopurua, kokapen fisikoa, ordu-kopurua, irakasleen esleipena, emandako ikasgaiak); bertaratzea kontrolatzea eta  ziurtagiriak egitea; prestakuntza-ikastaroen datu historikoak kontsultatzea; ikerketak eta estatistikak egitea; Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako ikastaroetan matrikulatzeko beka-eskabideak kudeatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan praktikak egiteko eskabideak kudeatzea.

Legitimazioa:Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko (16/1983 Legea, uztailaren 27koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Araubide Juridikoari buruzkoa).

Informazioaren hartzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako langileen arloan eskumena duten organismoak, haien mendeko diren langileei dagokienez bakarrik, eta soilik egindako prestakuntza-jarduerei buruzko informazioa emateko; eta prestakuntza-ikastaroetako praktikak garatzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publiko eta entitateak, soil-soilik praktika horien antolaketari eta jarraipenari buruzko datuei dagokienez. 

Eskubideak: Datuetarako irispidea, datuok zuzentzea eta ezabatzea, eta beste eskubide batzuk –informazio gehigarrian azaltzen dira. 

 

Tratamenduaren arduraduna:

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza.

          Posta helbidea: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

          Telefono zk.: 945017600

          Helbide elektronikoa: ivap@ivap.eus

          Datuak babesteko delegatua:

          Posta helbidea: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

          Helbide elektronikoa: dpd-dbo@euskadi.eus 

Tratamenduaren helburua:

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioetako langileak prestatu eta hobetzeko antolatzen diren ikastaroen jarraipena eta kudeaketa (toki-administrazioa, foru-administrazioa eta administrazio autonomikoa).

  • IVAPek prestakuntza-ekintzak homologatzeko eskabideak kudeatzea, eta ikastaroen eskabideak kudeatzea (ikasle-kopurua, kokapen fisikoa, ordu-kopurua, irakasleen esleipena, emandako ikasgaiak).
  • Bertaratzea kontrolatzea.
  • Ziurtagiriak egitea.
  • Prestakuntza-ikastaroen datu historikoak kontsultatzea.
  • Ikerketak eta estatistikak egitea.
  • Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako ikastaroetan matrikulatzeko beka-eskabideak kudeatzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan praktikak egiteko eskabideak kudeatzea.

Kontserbazio-epea: Emandako datu pertsonalak jaso zireneko helburua betetzeko eta izan litzaketen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira.  Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da.

Datuak tratatzeko legitimazioa: Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko (16/1983 Legea, uztailaren 27koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Araubide Juridikoari buruzkoa).

Informazioaren hartzaileak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako langileen arloan eskumena duten organismoak, haien mendeko diren langileei dagokienez bakarrik, eta soilik egindako prestakuntza-jarduerei buruzko informazioa emateko.
  • Prestakuntza-ikastaroetako praktikak garatzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publiko eta entitateak, soil-soilik praktika horien antolaketari eta jarraipenari buruzko datuei dagokienez.

 Balia daitezkeen eskubideak:

  • Datuetarako irizpidea
  • Datuak zuzentzea
  • Datuak ezabatzea
  • Datuak ematea
  • Tratamendua mugatzea
  • Tratamenduari aurka egitea
  • Emandako adostasuna errebokatzea.

Eskubide horiek Tratamenduaren arduradunaren edo Datuen Babeserako delegatuaren aurrean balia daitezke. 

Gainera, Kontrol-agintaritza eskudunari erreklamazio bat aurkez dakioke: Datuak Babesteko Euskal Bulegoa, http://www.avpd.euskadi.eus

Euskadi, auzolana