Joan edukira

2020-2 deialdia

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdia

  • Ekainaren 5ean argitaratu da
  • Eskaerak egiteko epea: ekainaren 6tik 20ra, biak barne
  • Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda: Uztailaren 1ean argitaratu da
  • Onartuen eta baztertuen behin betiko ebazpena: Uztailaren 15ean argitaratu da

Idatzizko azterketa

  • Irailaren 19an egin da, Barakaldoko BECen 
  • Idatzizko azterketara deitutakoen zerrenda: Uztailaren 15ean argitaratu da
  • Idatzizko azterketaren emaitzak: Urriaren 28an argitaratu dira

Ahozko azterketa

  • Hiru lurraldeetan egingo da, azaroaren 5ean eta 6an 
  • Egunak, lekuak eta orduak: Urriaren 28an argitaratu dira
  • Deitutakoen zerrenda: Urriaren 28an argitaratu da

Emaitzak

  • Behin-behineko emaitza orokorrak: azaroaren 23an argitaratuko dira
  • Erreklamazio-epea (idatzizko azterketarena eta ahozko azterketarena):  Azaroaren 24tik  30era, biak barne
  • Behin betiko emaitzen ebazpena:  Abenduaren 30ean argitaratuko da

 

OHAR GARRANTZITSUA:

Indarrik gabe geratu zen 2020ko lehenengo deialdian onartuak izan zirenek ez dute berriro izena eman behar, automatikoki onartuta baitaude bigarren deialdi honetan. 2020ko lehenengo deialdian izena eman ez zuten edo onartuak izan ez zirenentzat ekainaren 6tik 20ra, biak barne, irekita egongo da izena emateko epea.

Bestalde, Osakidetzako langileek Osakidetzako deialdian eman behar dute izena, erakunde horrek ezartzen duen epe eta baldintzen arabera.

Zure eskaera egiteko, ziurtagiri digitala edo itsasontzien jokoa behar dituzu. Esteka sakatuz gero, jakin dezakezu ziurtagiriak nola lortu.

Eusko Jaurlaritzako langilea bazara, lanean egin dezakezu eskaera xlNets-erako daukazun erabiltzailea idatzita.

Eskabidea  (PDF, 198 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

IDATZIZKO AZTERKETAK IRAILAREN 19an IZANGO DIRA BARAKALDOKO BECen

Azterketa egunerako jarraibideak (PDF, 957 KB) (leiho berri batean irekitzen da)  (GARRANTZITSUA)

DEITUTAKOEN ZERRENDAK:

1.HE: BECeko 2. pabiloian 17:30ean:

        1.HE zerrenda (PDF, 374 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

2.HE: Bi txanda izango dira:

         1. txanda: BECeko 1. pabiloian 9:00etan: 

            2.HE 1.txanda zerrenda (PDF, 475 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

         2. txanda: BECeko 2. pabiloian 10:00etan

            2.HE 2.txanda zerrenda (PDF, 467 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

3.HE: Bi txanda izango dira:

         1. txanda: BECeko 1. pabiloian 12:30ean: 

             3.HE 1.txanda zerrenda (PDF, 414 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

         2. txanda: BECeko 2. pabiloian 13:30ean

            3.HE 2.txanda zerrenda (PDF, 422 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

4.HE: BECeko 1. pabiloian 16:30ean:

         4.HE zerrenda (PDF, 342 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Abizenkako Banaketa (PDF, 345 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Irakurmen-probaren erantzun-orria (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

AZTERKETA GUNEEN BANAKETA BECeko PABILOIETAN:  Planoa (PDF, 129 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Idatzizko azterketaren emaitzak (PDF, 2 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

*OHARRA: 1. HEko irakurmen-probaren bigarren galdera baliogabetu da, eta, ondorioz, proba gainditzeko langa 8 puntukoa da.

Erreklamazioak egiteko epea: azaroaren 24tik 30era, biak barne.

OHAR GARRANTZITSUA:

  • Azterketa-egunean puntuala izan eta ez sartu eraikinean eman zaizun ordua baino hamar minutu lehenagora arte.
  • Maskara kirurgikoa jantzita izan behar duzu denbora osoan, eta segurtasun-distantzia zaindu.
  • Eraman, ahaztu gabe, boligrafoa eta identifikazio-agiria (NANa, pasaportea edo gidabaimena)
  • IVAPek beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiak zainduko ditu azterketa-tokietan, eta guneak aldiro garbitu eta aireztatuko dira.

Hauek dira ahozko azterketak egitera deituta dauden pertsonak lurraldeka:

*Deialdi honetan, mintzamen-proba egingo da bakarrik eta proba horretan baloratuko da entzumen-proba ere. Ez da egingo entzumen-proba espezifikorik.

Mugikortasun-murrizketak direla eta egiaztagiria behar baduzu, hau da modua (PDF, 152 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana