Joan edukira

Erakundeentzako eta enpresentzako deialdia, praktikak egingo dituzten ikasleak har ditzaten, LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak 2019-2020 ikasturterako antolatutako Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLV. (45) Ikastaroaren barruan

Deskribapena


Xedea

LHIEEren Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV. (44) ikastaroren egituraren arabera, azken 8 urteetan hirigintza-alorrean 48 praktika-ordu baino gutxiago egin dituzten ikasleek 300 orduko praktikaldia egin dezakete, erakundeetan eta/edo enpresetan. Praktikaldi hori ez da derrigorrezkoa Hirigintzako diploma lortzeko.

Ikastaroan zehar jasotako ikaskuntza teoriko-praktikoa osatzeko xedea dauka praktikaldi horrek; beraz, gaikuntza eta trebetasun praktikoak eskuratzeko aukera ematen zaie praktika horiek egiten dituzten pertsonei, ikastaroaren edukien eremuan, erakundeetako eta enpresetako lan profesionaletan lagunduz.

Hirigintzaren eta lurralde- eta hiri-ikasketen eremuan, are nabarmenagoa da prestakuntza praktikoaren beharra, eremu konplexua izateaz gain, guztiz zeharkako gaia baita enpresa askoren jardueran, eta, zalantzarik gabe, administrazio publikoen jardueran.

Praktikaldian dauden pertsonak hartuz erakunde eta/edo enpresa hauek erakusten duten lankidetzak gizarte-balio handia ematen die haien ekimenari; horrela, guztien ahalegina batuz, kalitatea eta prestakuntza praktikoa emango diete hirigintzako etorkizuneko profesionalei.

Erakundeentzako eta enpresentzako deialdia, praktikak egingo dituzten ikasleak har ditzaten

Betebeharrak:

a) Hirigintzaren, lurralde-plangintzaren eta ingurumenaren eremuko unitate espezifikoa eta horri atxikitako langileak edukitzea.

b) Praktikak egiten dituenaren tutore-lanak egiteko pertsonaren bat edukitzea praktikaldian, pertsona horrek enpresan betetzen duen
espezialitate profesionala eta praktiketako ikaslearen espezialitate profesionala kontuan hartuta.

c) Praktiketako pertsona bat hartzeko eskabidea aurkeztea, oinarrietan adierazten den moduan eta epean

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Recalde Zumarkalea, 18
48009 Bilbao
Tel.: 944 031 600/602/604

evetu@ivap.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1047203

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdi honen ebazpenaren indarraldia hasten denetik sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk


Euskadi, auzolana