Joan edukira

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2021-1 deialdiko ahozko azterketara deituak

Argitalpen-data: 

Maiatzaren 26an ahozko azterketara deituen zerrenda argitaratu da.

Hauek dira ahozko azterketen datak (hiru lurraldeetan):

  • HE eta 3. HE: ekainaren 3an
  • HE eta 4. HE: ekainaren 4an

Ahozko azterketak egiteko lekuak, berriz, ondokoak dira lurraldeka:

  • Araban: UNED-Gasteiz
  • Bizkaian: Barakaldoko BEC
  • Gipuzkoan: Miramar jauregia, Donostia

OHAR GARRANTZITSUA

  • Azterketa-egunean puntuala izan eta ez sartu eraikinean eman zaizun ordua baino hamar minutu lehenagora arte.
  • Maskara kirurgikoa jantzita izan behar duzu denbora osoan, eta segurtasun-distantzia zaindu.
  • Eraman, ahaztu gabe, boligrafoa eta identifikazio-agiria (NANa, pasaportea edo gidabaimena)
  • IVAPek beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiak zainduko ditu azterketa-tokietan, eta guneak aldiro garbitu eta aireztatuko dira.

Informazio gehiago aurkituko duzu esteka honetan

Euskadi, auzolana