Joan edukira

Ikastaroak doan egiteko aukera IVAPeko Ikasgela irekian

"Tituluen garrantzia webean" ikastaroa

by Administrazio Hizkera Atala, Azaroa 2, 2016


IVAPeko Ikasgela irekian doan eskura dezakezun hainbat ikastaro eta lanabes jarri dugu. Zer dagoen ikusi nahi baduzu, sartu eta arakatu besterik ez duzu. Materialen artean “Tituluen garrantzia webean” izeneko ikastaroa daukazu.

Tituluek berebiziko garrantzia dute pantailako testuetan, eduki osoaren ikuspegi orokorra islatzen baitute. Titulu horiek egoki idazten ikastea da Moodle plataforman jarri dugun doako ikastaro honen helburua.

Hiru unitatek osatzen dute ikastaroa:

   1. Tituluen garrantzia
   2. Titulu egokiak idazteko zortzi pauso
   3. Tituluen estiloa eta diseinua

Ikastaro laburra da, baina ziur ondo etorriko zaizula pantailarako idatzi behar dituzun testuei titulu egokiak jartzen ikasteko.

Teorian azaltzen dena auto-zuzenketa bidezko ariketekin osatzen da, eta ikastaroa Ikasgela irekian dagoenez eta tutorerik gabe egiten denez, zeure erritmora egin dezakezu.

Gaia zure interesekoa bada, botaiozu begirada bat, ea zer iruditzen zaizun!

Euskadi, auzolana