Joan edukira

Web testuak hobetzeko gida praktikoa

IVAPeko Ikasgela irekian

egilea: Administrazio Hizkera Atala, Abendua 13, 2016

Weberako idazten ditugun testuek ezaugarri zehatz batzuk izan behar dituzte. Ez du balio papererako genuen testua hartu eta zuzenean pantailara igotzea inolako moldaketarik egin gabe. Dagoeneko webguneetan argitaratuta ditugun testuak egokiak diren ala ez egiaztatzeko eskaintzen dizugu “Web testuak hobetzeko gida praktikoa”.

Gidan, galdera sorta bat aurkituko duzu, hiru ataletan banatua. PDF formatu betegarrian argitaratu dugu, eta galderei erantzuteko honako bi ikur hauek erabili besterik ez duzu: egokia eta hobetu beharrekoa. Gida betetzeak lagunduko dizu hobetu beharreko puntuak errazago identifikatzen, gerora moldaketak egin ahal izateko.

Proba ezazu gida hau, erraz aplikatzeko galdetegi honekin zure webgunea hobetuko baituzu; aurrez ondo dagoela iruditu arren, beti aurki baitaiteke zer hobetu.

Euskadi, auzolana