IVAPeko hizkuntza prestakuntza ikastaroak
egilea: Administrazio Hizkera Atala,
Dagoeneko argitaratu du IVAPek 2017. urterako Berariazko Hizkuntza Prestakuntza ikastaroen eskaintza (PDF, 99.7 KB). Ikastaro horiek EAEko administrazioko langileei zuzenduta daude, eguneroko lanean dituzten hizkuntza eragozpenak gainditzen laguntzeko.
Hizkuntzaren hainbat arlo lantzen dira ikastaro hauetan, hala nola jendaurrean hitz egiteko estrategiak, Twitterren eta sare sozialetan idazteko modu eraginkorrak, zuzenbideko hizkera berezitua...
Ikastaro bakoitzaren fitxa teknikoan zehaztuta dago nori zuzenduta dagoen, ikasleak bete beharreko baldintzak eta izena emateko epea. Horiez gain, ikastaroen modalitatea ere zehazten da fitxan, aurrez-aurrekoak zein lineakoak izan daitezke eta. Aurrez-aurrekoetan, fitxan bertan adierazten da ikastaroa non izango den.
Berariazko hizkuntza prestakuntzari buruzko informazio guztia IVAPeko webgunean aurki dezakezu.