Joan edukira

Egungo egunean egiten diren huts nabarmenenak (I)

egilea: Begoña Ayerdi, 

1994an, Gotzon Garatek idatzitako bi artikulu argitaratu genituen Administrazioa Euskaraz aldizkarian: Egungo egunean egiten diren huts nabarmenenak, I eta II. Bertan, ahozko komunikazioari loturiko 39 huts jasotzen zituen egileak.

24 urte beranduago, jarraitzen dugu zerrenda horretako akats batzuk egiten. Post honetan, gogora ekarri nahi izan ditugu lehenengo artikuluan aipatzen diren zenbait huts.

Egungo egunean egiten diren huts nabarmenenak I _Infografia

Honela zioen Gotzonek artikuluaren lehenengo paragrafoan:

«Elaberriak, egunkariak eta lan ofizialak irakurri ondoren, egungo egunean, besteak beste, hemengo huts nabarmenok egiten dira. Ez da hau laborategiko gramatika. Azken 28 urte honetan zazpi probintzietako 22 baserritan nabil (Bizkaiko Zeanuritik hasi eta Zuberoako Larraineraino) eta hemengo hutsak nola zuzendu behar diren baserritarrek beraiek esaten didate. Guztira nik 50en bat huts nagusi aipatuko nuke».

Administrazioarekin loturiko esparruetan ere honelakoak topa ditzakegu gaur egun:

Zerbitzua maiztasun gehiagorekin erabili ahal izango du herritarrak.

Irabazi-asmorik gabeko erakunde berri bat apuntatu da gure proiektura.

Ikerketaren kudeaketako tekniko bezala lan egiten du.

Biztanleriaren osasun egoera orokorra neurtzeko.

Adierazle eta iturri ugari erabiltzen dira.

Beraz, badirudi akatsak zuzentzeko zailtasun handiak ditugula. Zalantzarik gabe, merezi du gai honen inguruan gogoeta egitea.

Gotzon Garateren artikulua osorik irakurri nahi baduzu, hona hemen: Egungo egunean egiten diren huts nabarmenenak (I) (PDF, 251 KB)

Euskadi, auzolana