Joan edukira

"Mezu elektroniko egokiak idatzi" lineako ikastaroa otsailean

Matrikula epea zabalik

egilea: Administrazio Hizkera Atala, 

Urtarrilaren 12ra arte zabalik dago “Mezu elektroniko egokiak idatzi” lineako ikastarorako matrikula egiteko epea. EAEko Herri Administrazioetako langileentzat da ikastaroa, eta lehentasuna izango dute Erabilera Planaren eraginpean dauden langileek.

Ikastaroa otsailaren 1etik 28ra bitartean egingo da, eta 20 orduko iraupena dauka. Teoria eta praktikaren bitartez, ikasleek mezu elektroniko egokiak idazten ikasiko dute. Horretarako, posta elektronikoaren elementu garrantzitsuenak aztertuko dira, mezuen egiturak nolakoa izan behar duen azalduko da baita mezuak nola erredaktatu eta aurkeztu behar ditugun ere.

Ikastaroaren gaineko informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi fitxa: Mezu elektroniko egokiak idatzi (PDF, 135 KB).

Euskadi, auzolana