Joan edukira

Urrian, Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 106. zenbakian...

egilea: Administrazio Hizkera Atala, 

 

  

Wikipedia ikasgelan: irakasleentzako gida praktikoa

Ikastolen Elkarteak eta Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak Wikipedia ikasgelan: gida praktikoa osatu dute. Gidaren helburua da Wikipediaren edizioa ikasgelan landu nahi duten irakasleei laguntza eta zenbait proposamen didaktiko eskaintzea. Baina badu beste helburu bat ere: gazteen artean ediziorako zaletasuna piztea eta etorkizuneko Wikipediako editore aktiboen kopurua handitzeko urratsak ematen hastea.

Proposamen didaktikoa batez ere Batxilergoko ikasleei begira sortu da, etapa horretako ikasleak baitira Wikipedian edizio-lanetan trebatzen hasteko egokienak. Ikasle horiek IKT konpetentzia nahikoa garatuta dute, eta badute beste hizkuntza batean idatzitako testuak ulertzeko gaitasuna ere. Gai dira, halaber, testuak euskarara itzultzeko nahiz euskaraz sortzeko.

Batxilergoko ikasleei begira sortua izan arren, gidako proposamen batzuk (Txikipedia osatzeari dagozkionak, adibidez) DBHko ikasleentzat ere egokiak izan daitezke. [Artikulua osorik Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 106. zenbakian].

 

Hori eta beste hainbat gai urriko Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 106. zenbakian.

Euskadi, auzolana