Joan edukira

IVAPeko hizkuntza prestakuntza ikastaroak

2020

berariazko prestakuntza

egilea: Administrazio Hizkera Atala, 

 

Dagoeneko argitaratu du IVAPek 2020. urterako Berariazko Hizkuntza Prestakuntza ikastaroen katalogoa (PDF, 283 KB) (leiho berri batean irekitzen da). Ikastaro horiek EAEko administrazioko langileei zuzenduta daude, eguneroko lanean dituzten hizkuntza eragozpenak gainditzen laguntzeko.

Hizkuntzaren hainbat arlo lantzen dira ikastaro hauetan, hala nola jendaurrean hitz egiteko estrategiak, Administrazioan komunikazioa errazteko modu eraginkorrak, zuzenbideko hizkera berezitua...

Ikastaro bakoitzaren fitxa teknikoan zehaztuta dago nori zuzenduta dagoen, ikasleak bete beharreko baldintzak eta izena emateko epea. Horiez gain, ikastaroen modalitatea ere zehazten da fitxan, aurrez-aurrekoak, lineakoak zein jardun bikoak izan daitezke eta. Aurrez-aurrekoetan, fitxan bertan adierazten da ikastaroa non izango den.

Berariazko hizkuntza prestakuntzari buruzko informazio guztia IVAPeko webgunea (leiho berri batean irekitzen da)n aurki dezakezu.

Euskadi, auzolana