Joan edukira

Prestakuntza-plan edo programa aurkezten ez duten administrazioentzako laguntzak 2019

Deskribapena


Xedea

EAEko toki-administrazioei diru-laguntzak esleitzea, bertako langileek Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte har dezaten, 2019ko ekitaldian.

 

Aurrekontuko zuzkidura

50.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Gutxienezko prestazioa: 50.000€

  • Matrikula bakoitzarengaitik esleitzen den laguntzak ezingo du gainditu matrikularen kostuaren %50a.
  • Ordaindutako matrikula bakoitzarengatik gehienezko diru-laguntza esleituko da, hau da, kostuaren %50a, horrela jokatzea posible den heinean. Posible ez denean, eman daitezkeen gehienezko zenbatekoak modu zuzenki proportzionalean murriztuko dira.

Ordainketa-modua:

  • Laguntzak gauzatuko dira ordaindutako matrikularen zenbatekoaren zati bat finantzatuz. Horretarako, matrikulak 2019ko abenduaren 31 aurretik ordaindutakoak izan beharko dira. Laguntza horiek izapidetuko dira esleitzeko ebazpena argitaratzen denean.
  • Esleipena Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren ebazpen baten bitartez egingo da; horietan diruz lagundutako erakundeen zerrenda eta erakunde bakoitzari egokitu zaion zenbatekoa adieraziko dira.
  • Ebazpen horiek web-orri honetan argitaratuko dira, ematen diren datan.

Nori dago zuzenduta


Tokiko Administrazioa

Eskakizunak:

  • Prestakuntza-plan edo programa aurkeztu ez izana

Betekizunak

  • Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzea 2019. ekitaldian

  • Dagozkien matrikulak ordaintzea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


IVAP

Telefono bidezko arreta:
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.

Telefono zenbakiak:
9450 17621

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Herritarrei aurrez aurreko modalitatean ematen zaien arreta bertan behera geratzen da Gasteizko, Bilboko eta Donostiako bulegoetan. Informazio gehiago

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0096405

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


2019ko ekitaldian, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzeagatik laguntzak lortzeko ez dago tramitazioa egin beharrik, erakunde interesdunaren aldetik; prozedura bere kabuz egingo du Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Euskadi, auzolana