EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNARI BURUZKO OINARRIZKO PRESTAKUNTZA (2025/26/0/2)
On-line
-
Online ekitaldia
Ekitaldiaren deskribapena
Desberdintasunaren eraikuntza sozialari, berdintasunaren arloko funtsezko kontzeptuei eta benetako berdintasunerantz aurrera egiteko estrategiei helduko diegu, politika publikoak eta genero-diskriminazioa desagerrarazteko tresnak kontuan izanda.
- Arloa: Prestakuntza - Berdintasuna
- Modalitatea: Lineakoa
- Hartzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten enplegatu publikoak
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: 2025eko otsailaren 3tik otsailaren 21era
- Iraupena: 15 ordu
- Izena emateko epea:
2024ko abenduaren 2tik 2025eko urtarrilaren 3ra: Administrazio orokorra (*)
2024ko abenduaren 2tik 2025eko urtarrilaren 10era: Beste administrazio batzuk - (*)Oniritzi epea: 2025eko urtarrilaren 4tik 10era
- Baja emateko azken eguna: 2025eko urtarrilaren 31
- Hizkuntza: Euskara
- Ikastarorako sarbidea: https://autoprestakuntza.euskadi.eus/ Ikastaroa hasi baino bi egun lehenago, mezu elektroniko bat jasoko duzu, erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin. Gogoratu ikastaroa hasten den egunera arte ez dela sarrera gaituko.
- Oinarrizko ikastaroak:
- Fitxa honen xede den ikastaroa
- Formación básica sobre igualdad de mujeres y hombres
- Berariazko ikastaroak:
- Análisis de datos e indicadores de género
- Hacia un uso igualitario del lenguaje y la comunicación en la administración
- Genero-indarkeriari buruz jakin behar duzuna
- Lo que tienes que saber de la violencia de género
- Herritarrei arreta emateko tresna baliagarriak berdintasuna lortzeko bidean
- Eguneroko lanari genero ikuspegia txertatu
- Herramientas útiles para la consecución de la igualdad en la atención a la ciudadanía
- Integrar la perspectiva de género en el trabajo diario
- Nuevos enfoques de los tiempos: la corresponsabilidad y la conciliación
Helburu orokorrak
- Emakumeen eta gizonen artean gaur egun dagoen desberdintasunari buruz eta desberdintasun hori gutxitzera bideratutako politika publikoak ezartzeko beharrari buruz hausnartzea ahalbidetzen duten kontzeptuetara hurbiltzea.
- Diskriminazioaren egiturazko jatorria eta emakumeek eta gizonek espazio desberdinetan duten jarrera desberdina testuinguruan kokatzea eta haien rolak identifikatzea (diskriminazioa betikotzea).
- Berdintasun-politiken testuinguruari, esparruari eta ibilbide historikoari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzea.
Gaitasunak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:
- Desberdintasuna gizartean eraikitzen laguntzen duten sozializazio-mekanismoak azaltzeko.
- Gizartean emakumeei eta gizonei esleitzen zaizkien rol eta zeregin desberdinei buruz jarrera kritiko bat garatzeko.
- Lan-jardueran emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan jarduteko estrategia batzuk identifikatzeko.
- Erakundeek benetako berdintasuna lortzeko hasitako ekintzak definitzeko, eta gomendioak txertatzeko laneremuan.
I.MODULUA: Desberdintasunaren eraikuntza soziala sozializazioaren bidez
- Sexua/generoa sistema
- Genero-rolak eta -estereotipoak: horien transmisioa eta ondorioak emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean.
II.MODULUA: Emakumeen eta gizonen berdintasunaren inguruko kontzeptuak ikasten
- Berdintasunaren inguruko oinarrizko kontzeptuak.
- Lan-esparruarekin lotutako oinarrizko kontzeptuak.
- Emakumeen partaidetza- eta sustapen-estrategiekin lotutako kontzeptuak.
- Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko kontzeptuak...
III.MODULUA: Emakumeen eta gizonen berdintasunerako bidean
- Mugimendu feminista eta bere garapena historian zehar.
- Legezko berdintasunak ez dakar benetako berdintasuna.
- Beharrezkoa al da berdintasunaren arloko politika publikoei buruz hitz egitea?
- Genero-diskriminazioa prebenitzeko eta desagerrarazteko tresnak...
Metodologia
Autoprestakuntza ikastaroa, online, eta tutoretza gabekoa. Ikastaroak hainbat unitate didaktiko ditu, baita ariketa praktiko eta hausnarketa-ariketa batzuk ere.
Ebaluazioa
Ebaluazioaren helburua izango da ikastaroaren helburu orokorrak bete direla bermatzea. Ikastaroaren ebaluazioan, 4 jarduera daude eta on-line erantzun beharreko galdetegiak dira.
Aprobetxamendua
Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:
- Gutxienez 3 jarduera gaindituta izatea
Ziurtagiriak
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagira eskuragarri izango duzu posta elektronikoak jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.
Baldintzak
Posta elektronikoko kontu korporatibo bat, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.
Eskakizun teknikoak
- Nabigatzaileak: Microsoft Edge, Mozilla Firefox edo Chrome eguneratuak
- Interneterako konexioa, eta YouTube zerbitzuko atzipena zabalik
Laguntza
Laguntza teknikoa behar izanez gero:
- Deitu CAUko telefono zenbakira (945016) 440
- Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara
Administrazio-gaiekin lotutako kontsultak egiteko: prestakuntza@ivap.eus
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Online ekitaldia
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
Izen-ematea
- Prezioa:
112,35€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diruzenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Jarraibideak
- Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
- IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Zure datuak zuzenak direla egiaztatu (helbide elektronikoa eta telefonoa bereziki) "Nire datuak" botoian. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta eskaera berria aukeratu.
- Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
- Zure erakundean prestakuntza solaskidea baldin baduzu, harekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Arduradun horrek bidaltzen dizkigun eskaerak zuzenean matrikulatuko ditugu, kontrakoa esaten ez dugun bitartean.
- Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara: