Konpromisoak
EAEko Administrazio Orokorrarekin hartutako konpromisoak
- Enplegu publikoaren eskaintzetako prozesuetan, 7 edo 7tik gorako gogobetetze-maila lortzea banatutako Epaimahaiarentzako Gida Liburuari epaimahaiek egindako balorazioan
- 7 edo 7tik gorako gogobetetze-maila lortzea azterketak egin, gorde, garraiatu eta ematerakoan konfidentzialtasun eta trazabilitate sistematikari epaimahaiek egindako balorazioan
- 7 edo 7tik gorako gogobetetze-maila lortzea hautaketa-prozesuetako azterketak antolatzeari epaimahaiek egindako balorazioan
- Eskatutako lan-poltsak, gehienez, 4 hilabeteko epean osatzea, deialditik aurrera zenbatzen hasita, beti ere, ariketa guztiak egun berean egiten badira
- Epaimahaietan parte hartzeagatik sortzen diren gastuen eta dieten likidazioaren ordainketa izapidetzea, gehienez, 15 eguneko epean, dokumentazio osoa jasotzen denetik zenbatzen hasita
Nola neurtzen dugu?
- Epaimahaietako kideen gogobetetze-maila, Gida Liburuari dagokionez
- Epaimahaietako kideen gogobetetze-maila, azterketen trazabilitate eta isilekotasunari dagokienez
- Epaimahaietako kideen gogobetetze-maila, azterketen antolaketari dagokionez
- Baldintza betetzen duten zenbat prozesu bukatu diren 4 hilabeteko epean (%)
- Dokumentazio osoa jaso eta 15 eguneko epean izapidetutako gastuen eta dieten likidazioen %
Konpromisoen betetze-maila urtero berrikusten dugu
Hemen duzu aurreko urteetako adierazleei buruzko informazioa: aurreko urteetako adierazleak (PDF, 11 KB)
Adierazleak
Adierazlea | Kalkulatzeko modua | Hurrengo Eguneratzea | Helburua 2018 |
Emaitza 2018 |
Helburua |
Emaitza 2019 |
Helburua 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Enplegu publikoaren eskaintzetako prozesuetan, epaimahaietako kideei Epaimahaiarentzako Gida Liburua ematea | Epaimahaietako kideen gogobetetze-inkesta. 1. galdera | 2021/01/31 | Epe horretan ez da EPErik deitu | 7/10 | |||
Trazabilitate- eta isilpekotasun-sistemak diseinatzea, azterketak egin, gorde eta garraiatzeko | Epaimahaietako kideen gogobetetze-inkesta. 5. galdera | 2021/01/31 | Epe horretan ez da EPErik deitu | 7/10 | |||
Hautaketa-prozesuetako azterketak antolatzea | Epaimahaietako kideen gogobetetze-inkesta. 7. galdera | 2021/01/31 | Epe horretan ez da EPErik deitu | 7/10 | |||
Eskatutako lan-poltsak, gehienez, 4 hilabeteko epean osatzea, deialditik aurrera zenbatzen hasita eta azterketa guztiak egun berean egiten badira | (120egunetan amaitutako prozesuen kopurua / Prozesu kopuru osoa) * 100 | 2021/01/31 | Prozesuen %100 120 egunetan | (*) | Prozesuen %100 120 egunetan | (*) | Prozesuen %100 120 egunetan |
Epaimahaietan parte hartzeagatik sortzen diren gastuen eta dieten likidazioaren ordainketa izapidetzea, gehienez, 15 eguneko epean, dokumentazioa jasotzen denetik zenbatzen hasita | (15 egunetan izapidetutako likidazioen kopurua / Likidazio kopuru osoa) * 100 | 2021/01/31 | Ordainketen %100 15 egunetan | %75 (**) | Ordainketen %100 15 egunetan | %85 (**) | Ordainketen %100 15 egunetan |
* Deitutako lan-poltsek ez zuten adierazleen irizpiderik betetzen.
** Ordainketaren arduradunaren bajak horiek metatzea eta atzeratzea eragin zuen.
Konpromisoak EAEko beste herri-administrazioekin
- Epaimahaietako kideak izendatzea eta jakinarazpenak egitea eskabidea jaso eta 30 eguneko epean, gehienez; izendapenak IVAPen menpe daudenean
- Izendatutako pertsona bakoitzari tutore bat jartzea aholkuak eta laguntza emateko. Tutore horrek hautaketa-prozesuarekin lotutako kontsultei erantzutea 48 orduko epean, gehienez
- Hautaketari buruz beste herri-administrazioek eskatutako informazioa, eskabidea jasotzen den unetik, gehienez 15 eguneko epean bidaltzea
- Aukera anitzeko azterketak, jasotzen diren unetik, 24 orduko epean zuzentzea
- IVAPek diseinatutako probetan, gutxienez, 7ko gogobetetze-maila lortzea
- Eskainitako zerbitzuei buruz kexaren bat aurkeztu duen erakundearekin harremanetan jartzea 24 ordu bete baino lehen
Nola neurtzen dugu?
- Zenbat izendapen jakinarazi diren 30 eguneko epean (%)
- Zenbat kontsulta erantzun diren 48 orduko epean (%)
- Zenbat informazio-eskabideri erantzun zaion 15 eguneko epean (%)
- Aukera anitzeko zenbat azterketa zuzendu diren 24 orduko epean (%)
- Proba eskatu duten erakundeei bidali zaien gogobetetze inkestan, IVAPek diseinatutako probek, batez beste jaso duten balorazioa
- Zenbat kexa erantzun diren aurkeztu direnetik 24 orduko epean (%)
Konpromisoen betetze-maila urtero berrikusten dugu
Hemen duzu aurreko urteetako adierazleei buruzko informazioa: aurreko urteetako adierazleak (PDF, 10 KB)
Adierazleak
Adierazlea | Kalkulatzeko modua | Hurrengo eguneratzea | Helburua 2018 |
Emaitza 2018 |
Helburua 2019 |
Emaitza 2019 |
Helburua |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Epaimahaietako kideak izendatzea eta jakinarazpenak egitea, eskabidea jaso eta 30 eguneko epean, gehienez | (30 egunetan izapidatutako izendapenen kopurua / Izendapen kopuru osoa) * 100 | 2021/01/31 | %100 | %94 | %100 | %97 | %100 |
Hautaketa-prozesuarekin lotutako kontsultei erantzutea 48 orduko epean, gehienez | (48 ordu baino gutxiagotan erantzundako kontsulten kopurua / Kontsulta kopuru osoa) * 100 | 2021/01/31 | %100 | %100 | %100 | %100 | %100 |
Hautaketari buruz beste herri-administrazioek eskatutako informazioa, eskabidea jasotzen den unetik, gehienez 15 eguneko epean bidaltzea | (15 egun baino gutxiagotan bidalitako erantzunen kopurua / Eskatutako informazio kopuru osoa) * 100 | 2021/01/31 | %100 | %100 | %100 | %100 | %100 |
Aukera anitzeko azterketak, jasotzen diren unetik, 24 orduko epean zuzentzea | (24 ordu baino gutxiagotan egindako zuzenketen kopurua / Zuzenketa kopuru osoa) * 100 | 2021/01/31 | %100 | %100 | %100 | %100 | %100 |
IVAPek diseinatutako probetan, gutxienez, 7ko gogobetetze maila lortzea | Proba eskatu duten erakundeei bidali zaien gogobetetze inkestan, IVAPek diseinatutako probek, batez beste jaso duten balorazioa | 2021/01/31 | 7,5 | 8 | 7,5 | 8,73 | 8 |