Hizkuntza-eskakizunen azterketak hautaketa-prozesuetan

Euskal Sektore Publikoko entitateek (udalek, foru aldundiek…) euren lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuak deitzen dituztenean, IVAPi laguntza eskatzen diote hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probak egiteko eta zuzentzeko.

Hautaketa-prozesuetako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPek deialdi bateratuak antolatzen ditu. Hau da, hainbat entitateri eta hautaketa-prozesuri lotutako probak izan arren, eraginkortasunari begira, batu egiten dira toki eta egun berean egiteko.

Deialdi bateratu hauek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egiten dira.

Hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko azterketa ez dadila oposizioaldiko 1. ariketa izan

IVAPek honako hau eskatzen die hautaketa-prozesuak antolatzen dituzten entitateei: HE egiaztatzeko azterketa ez dadila oposizioaldiko 1. ariketa izan, deitutako lanpostuetan interesik ez daukaten pertsonak aurkeztu ez daitezen. Neurri honek eragin handia du deialdia kudeatzeko orduan, azterketen antolaketa eta zuzenketa lanak errazten baititu.

Datu Pertsonalen Babesa

Entitateak izangaiei baimena eskatu behar die eskarian bertan, euren datuak IVAPeko hizkuntza-eskakizunen erregistroko datuekin erkatu ahal izateko. Horretarako baimena espreski eskatzen ez bada, ezin izango diogu entitateari egiaztatutako hizkuntza-eskakizunei buruzko informaziorik eman.