Informazio orokorra
IVAPek, EHU-UPVrekin lankidetzan, indarkeriaren arloko prestakuntza-plan bi diseinatu ditu 2021an zehar garatzeko: berdintasunerako eta Indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako prestakuntza-plana eta haur eta nerabeen kontrako Sexu-abusuak prebenitzeko eta artatzeko prestakuntza-plana.
Bi plan horien helburu estrategikoa komuna da: Euskal administrazio publikoko profesionalek eguneroko lanean gauzatu behar duten indarkeriaren prebentzioa, detekzioa eta arreta integrala hobetzea.
Euskadiko Autonomia Erkidegoko Herri-administrazioetako langileei zuzendua dago, eta hurrengo perfilak lehenesten dira: emakumeekin edota haur eta nerabeekin arreta eta esku-hartze zuzena duten langile publikoak.
Izena ematea: Eusko Jaurlaritzako langileak
- Interesatuak berak egin behar du eskaera IVAPeko prestakuntza aplikazioaren bitartez.
- Oniritzi epearen barruan sailak eskaera onartu edo ukatu egingo du.
- IVAPek sailak onartutako eskaerak onartu edo ukatu egingo ditu.
- IVAPek sailetako solaskideei jakinarazpena bidaliko die onartutakoen eta baztertutakoen berri emateko.
Beste erakunde batzuetako langileak:
Jarri harremanetan zure erakundeko prestakuntza zerbitzuarekin edo solaskidearekin.
Arazo tekniko edo ikastaroari buruzko edozein zalantza argitzeko:
- Telefonoa: 946015927
- Helbide elektronikoa: indarkeriak.prestakuntza@ehu.eus