Joan edukira

Nor gara

.

Blog hau IVAP (leiho berri batean irekitzen da)eko Administrazio Hizkeraren Ataleko kideok idazten dugu.

Gure helburua da langile publikoei zein bestelako herritarrei laguntzea testu ulergarri eta kalitatezkoak idazten. Hori lortzeko, honako lan hauek egiten ditugu, besteak beste:

  • idazkiak estandarizatu
  • eredu sinplifikatuak eskaini
  • idazteko aholkuak eman
  • eraginkortasunez komunikatzeko gomendioak zehaztu, betiere kontuan hartuta edukiak paperean idazten diren ala pantailan argitaratzen diren
  • hizkuntzaren inguruko zalantzak argitu
  • langile publikoak idazten trebatzeko ikastaroak zein materiala sortu

 

Horrez gain, gure arloan, Administrazioa Euskaraz aldizkaria argitaratzen dugu. Euskarazko doako aldizkari honek dagoeneko 15.000 harpidedun inguru ditu.

Azkenik, Dudanet kontsulta zerbitzua ere aipatu nahi dugu, administrazio- eta lege-arloko hizkerarekin eta terminologiarekin lotutako galderei erantzuteko eskaintzen dugun lineako zerbitzua.

Beraz, dokumentuak prestatu edo testuak idazten badituzu, eta eraginkortasunez komunikatu nahi baduzu, gune egokian zaude.

Euskadi, auzolana