Joan edukira

Dagoeneko kalean "Administrazioa Euskaraz" aldizkariaren 112. zenbakia

#

egilea: Administrazio Hizkera Atala, 

IVAPeko webgunean ikus dezakezu Administrazioa Euskaraz aldizkariaren azken zenbakia. Bertan, besteak beste, euskara, euskal kultura, teknologia berriak eta administrazioko hainbat kontu jorratzen ditugu. Ale honetan… 

Eva Ferreira Garcia (Barakaldon, 1963) UPV/EHUko errektorea elkarrizketatu dugu. Ekonomialari eta matematikaria, eta eskarmentu handikoa Euskal Herriko Unibertsitatearen kudeatze lanetan. Oraingo egunean, berriz, UPV/EHUren goren graduko postuan da. Iaz, pandemia gogorren jotzen ari zen garaian, hausnar egin eta berezko duen baikortasunez jokatuz aurkeztu zuen bere burua gure unibertsitate publikoaren errektore kargurako, aurreko errektore Nekane Balluerkaren babes beroa bere baitan sentiturik. Errektoreak dioenez, “gizarteak orain dela hogei urte baino bereago sentitzen du UPV/EHU”.

Osasuna atalean, "Loaren medikuntza, zahartze osasuntsua" gaia landu dugu. Loaren inguruko medikuntza zientifikoak aurrerapen handiak egin ditu azken urteetan. Gaur egun, loaren nahasmenduak dituzten pazienteak artatzea ez da soilik lo-laborategi batean sartu eta probak egitea; hori baino gehiago da. Paziente horiek kanpo-kontsultan ikusi eta balioesten dira, bai diagnostiko-probak bideratzeko, bai horien tratamendua eta jarraipena egiteko.

Horiek eta beste asko Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 112. zenbakian.

Eta Solasaldiak gehigarrian...

Txomin Peillen: «Bestek bizitu duena ezagutzea lagungarri zaigu beti»

Miel. A. Elustondo

“Andima Ibiñagabeitiaren aginduari jarraikiz ekin zenion idazteari, eta ez diozu lantegiari inoiz utzi…

Ez, orain arte ez… Tira!, hori erran dut, baina ez da guziz xuxena. Oraindano arte, astean narrazio bat idazten nuen, hori egia da, baina badira zenbait aste batere idatzi ez dudana, zuzendu baizik. Lehenago idatziak nituen lanak zuzentzen eta zuzentzen ari naiz. Jon Etxaidek ere horixe egin zuen azken aldian, zuzendu. Batzuk, lan argitaratuak dira; beste batzuk, aldiz, argitaragabeak. Horretan ari naiz ni ere. Esate baterako, behako bat egiten ari naiz Beheko Frantziari, La France d’en bas [gizartearen maila ertain eta behekoa, elite politiko eta ekonomikoaren besteko aldean] Pariseko agintarien jokamoldeari. Erran nahi baita, toki batean zernahi erabakitzen dela ere, badator Paris eta ezetz esaten du! Eta departamentu guzietan dugu prefeta, oztopo egiteko. Engainu batean bizi gara.”. [Elkarrizketa osorik aldizkariaren 112. zenbakiarekin argitaratutako Solasaldiak gehigarrian]

 

 

Euskadi, auzolana