Joan edukira

Adi IVAP. IVAPen aplikazio berria, lan-eskaintza publiko eta argitalpenen berri izateko

Argitalpen-data: 

IVAPek aplikazio (app) bat argitaratu du herritarrei ematen zaien informazioa hobetzeko. Aplikazio horrek aukera ematen du hautaketa-prozesu eta argitalpenei buruzko albisteetara harpidetzeko. IVAPeko web-orrian albisteren bat argitaratu orduko, aplikazioak horren berri emango die albiste horietara harpidetuta dauden guztiei.

pantailak

Instalatu eta gero, harpidetza konfiguratu ahal izango da.

Aplikazioa erraza da erabiltzen. Android gailuetarako, Google playtik deskarga daiteke; iOS gailuetarako, berriz, Apple Storetik:

google play 

aple_store

Laster, zerbitu eta harpidetza gehiago gehituko zaizkio, gaika: euskara, hizkuntza-eskakizunak, administrazio-hizkera argia…

Euskadi, auzolana