Joan edukira

Aurkezpena

Zerbitzuen katalogoaren bertsio eguneratua aurkezten dizugu, gardentasuna bermatu eta IVAPek eskaintzen dizkizun zerbitzuak eta produktuak hobeto zabaldu, ezagutarazi eta eskuragarriago jartzeko.

Katalogoa berrikusteko, kontuan izan ditugu, batetik, IVAPen eskumen-esparrua ezartzen duten arauak, eta, bestetik, gure produktu eta zerbitzuak jasotzen dituzten administrazio publikoek eta haien zerbitzupeko langileek dituzten itxaropenak eta beharrak. Halaber, oso kontuan izan ditugu gaur egun arte lortutako emaitzen azterketa eta eskaintzen dizkizuegun produktuen balorazioa.

Zuei zuzenduta dago katalogo hau, alegia gure kanpoko bezero zareten horiei, instituzionalei zein erabiltzaile zuzenei. Hori dela eta, IVAPek eskaintzen dizkizuen zerbitzuak baino ez ditugu kontuan hartu. 

Zerbitzu horien bidez, IVAPen eraginkortasun osoz jarraituko dugu Euskadiko administrazio publikoekin elkarlanean, hain zuzen ere daukagun helburu nagusia lortzeko: Euskadiko herritarrei zerbitzu publiko bikaina eskaintzea.


AurkezpenaEgoitz Laburu Rodríguez
IVAPeko zuzendari nagusia

  

Zerbitzuen katalogoa (PDF, 2,44 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana